XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Tentsioa (MPa). Ti/V altzairua. Ti altzairua. Deformazio osoa

1. irudia.- Ti/V eta Ti altzairu mikroaleatuen tentsio vs deformazio kurbak. Irudian V elementuaren prezipitazioaren bidez sortutako gogortzea ikus daiteke

Ale-tamainaren eragina

Altzairuen erresistentzia igotzeko erabil daitezkeen mekanismo desberdinen artean, garrantzitsuena ferritaren ale-tamainaren finketa da.

Elastikotasun-mugaren eta d ale-tamainaren arteko erlazioa Hall/Petch-en ondorengo ekuazioaren bidez emana dago,

non sampamp;subo; eta kampamp;suby; bi konstanteak baitira.

sampamp;subo; dislokazioen mugimendua oztopatzen duen sarearen marruskadura-tentsiotzat hartzen da.

Azpialez osatutako egituretan, dampamp;subs; parametroaren eragina elastikotasun-mugaren balioan ere Hall/Petch-en ekuazioaren bidez adieraz daiteke.

Ferritaren kasuan, ale- eta azpiale-mugek dislokazioen mugimendua oztopatzen dute, eta horren ondorioz, altzairuaren elastikotasun-muga eta trakzio-erresistentzia igo egiten dira.

Altzairuaren egitura perlitikoa, bainitikoa edo martensitikoa izanik, dislokazioen mugimendua oztopatzen dituzten beste mikroegiturazko parametroak kontutan hartu behar dira.

Altzairua perlitikoa denean, elastikotasun-muga eta trakzio-erresistentzia kontrolatzen duen parametroa Sampamp;subo; perlita-orrien arteko distantzia da eta erlazioa Hall/Petch-en motako ekuazioak emana da.